XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Pastoralak Erdi Aroko europar herri antzerkiaren ondorio dira

XIX. mendeko folklorista gehienek esan dute zerbait pastoralei buruz.

Humboldt, Chaho, F.Michel, J.Vinson eta Webster izan dira, beste batzuren artean, pastoralei buruz azterketaren bat egin dutenak.

Hala ere, folklore biltzaile izanik, ikuskizunaren itxura, jazkera edo azalari arreta gehiago jarri zioten mamiari baino.

Dudarik batere gabe, G.Hérelle-ri zor dizkiogu lanik funtsezkoenak eta osoenak, mende honen lehen herenean eginak (1)B.Oihartzabal, op. cit., 51. orr.al.

Teatro hau nondik ote datorren ikusteko, Hérellek aztertzen ditu Espainiako eta Frantziako teatro mota zaharrak, erlijio girokoak.

Eta azkenean esaten digu, Frantziako misterioetatik datozela, XV eta XVI. mendeetan antzesten ziren antzerkien kidekoak eta molde berekoak, Briançon-eko teatroak dituen ezaugarri berberak agertzen dizkigularik (2). J.M.Lekuona, op. cit.,223. orr.a.

Badirudi, beraz, Vinson-ek zioenez pastoralak ez direla euskaldunen berezitasun hutsa, ez dela berea bakarrik, katalanek, bearnesek, bretoinek ere bazituztelako horrelako herri dramak, eta, beraz, pastorala folklore emaitza bezala kontsideratu behar dela.

. XV eta XVI. mendeetako misterio edo antzerki liturgikoaren enborretik etortzeak ez du esan nahi ezagutzen ditugun pastoralak ordukoak direnik.

Izan ere, herri bakoitzean bere garapena izan dute antzerkiek.

Jakina da laborari eta artzain giroko herrietara kultur ohituren uhinak beranduago iristen direla eta beti izaten dela tradizioari atxikitasun handiagoa.

. Horrela, hiri eta hirien eraginpeko lurralde lauetan Errenazimentu eta Erreformaren eraginez, antzerki mota hori desagertu zen arren, menditar herriek lehenari eutsi diote eta eusten diote oraindik ere.

Europako Erdi Aroko antzerkia ezagutzeko lekuko bizi ditugu, beraz, pastoralak.

3. Pastoralen deskribaketa

a) Egitura eta gaiari dagozkion xehetasunak

Ez da zaila pastoralen deskribaketa egitea, pastoralak deitutako multzo dramatiko hauek ezertan aldatu gabe gorde bait dute Erdi Aroko misterioen teknika.

- Funtsean, historia bat, bizitza bat kontatzen da.

Lehen pheredikiarekin hasten eta azken pheredikiarekin bukatzen da.

- Ez ditu gordetzen teatro klasikoaren hiru batasunak: leku bat, denbora bat, ekintza bat, alegia.